Zerbitzu honen bidez zure eskura jarri nahi dugu eskolari buruzko informazioa: ezaugarriak, antolamendua, proiektuak eta ekintzak... Atalez atal antolatua, hezkuntza komunitateko partaide guztiontzat benetan baliagarria izatea nahi genuke; praktikoa eta behar den bezala gaurkotua, eskolari buruz dugun ezaupidea hobetzea du helburu. Era berean, zure ekarpenak egiteko bidea erraztu nahi dugu.
Baina gure lana ez da hemen agertzen denera mugatzen; ezinezkoa izango litzateke Samaniegoko jarduera guztiak hitzen eta irudien bidez horrela irudikatzea.
Horregatik, hona gure proposamena: webgune honi noizbehinka bisitatxo bat egitera animatu, baina ez ahaztu zure betiko partaidetzarekin ere kontatzen dugula: bileretan, batzordeetan, eskolako jaialdian, literatur astean, krosean eta mendi irteeretan... orain arte bezala.
Gure artean berria bazara, berriz, hemen agertzen dena gu ezagutzeko baliagarria izatea espero dugu.
Ongi etorria Samaniego Ikastetxeko webgunera! 2012-05-18 | Kirolak |
Denboraldi luze eta gogor baten ostean, pasa den ostiralean jokatu zen areto futboleko igoera faseko play-off-eko finalerdia. IDK talde indartsuaren kantxan ospatu zen partidan balentria izugarria lortu zuten Samaniego Orixeko senior mutilek. Tentsio handiz bizitu zen partida amaierara launa gol egin ostean iritsi ziren bi taldeak eta ondorioz, penalti puntuko jaurtiketek erabaki zuten lehia, zortea alde izan zutelarik. Gauzak horrela, Larunbatean jokatuko den finalerako txartela lortu zuten, are garrantzitsuagoa den igoerarekin batera. Larunbatean, Maiatzak 19, Laskorain taldea izango dute arerio liga txapelduna erabakiko duen final handian. Finala, Donostiako Pio Baroja kiroldegian jokatuko da arratsaldeko 17.20etan. Galdu ala irabazi, ospakizun garaia izango da denboraldi hasierako helburua bete ostean. Bestalde, Samaniego Orixeko senior neskek ezin izan zuten finalerako txartela eskuratu Berastegi taldearen aurka 2-3 galdu ostean. Hala ere, denboraldi ona burutu ostean, zoriontzea merezi dute. |
![]() ![]()
|
2012-03-08 | Ingurumena |
Aurki udaberria gurekin izango da eta naturaz gozatzeko irteera antolatu dugu. Autobusez Larraitzeraino joango gara. Ondoren lehen hezkuntzakoak AUZA GAZTELU mendi aldera abiatuko gara eta haur hezkuntzakoak, berriz, Abaltzisketara tipi-tapa. Eguerdian elkarekin Abaltzisketan bazkalduko dugu. Irteera hau martxoaren 18an burutuko dugu. |
| |
