Tolosako Samaniego ikastetxean aritu naiz LH-4ko ikasleekin.
Idatziz kontuak sortzeko bost giltzak ezagutu ditugu, irudimena nola elikatu ikusi dugu eta sortzeko makina olioztaturik mantentzeko entrenatzen aritu gara.
Azti onenen antzera, trikimailu asko frogatu dugu. Azti onenen antzera, ez dugu horien berri zuzena emango, trikimailuak agerian utziz gero, magiarik ez dagoelako.
Hori bai, nahi baduzue, hara hemen, bertan sortu ditugun zirriborro gutxi batzuk, lagin gisa.
Garbira pasatu arren, ez ahaztu, haziak baino ez dira.
Baina gu gazteak gara eta entrenatzen jarraituko dugu.
On egin, bada, eta ondo pasatu! www.nitikgura.com Yolanda Arrieta Malaxetxebarria
|