| UDABERRIA Kaixo, txoriak, kaixo, hostoak! Egun on, eguzki, agur euri! Ordu bat gehiago, aupa! Urtaro berezi. Barraskiloak atera dira bere bizitzeko tokitik. HARITZ MARIA GONA GORRIA Txabola txiki batean bizi da eta zopa jaten du. Gauez etxez etxe ibiltzen da eta opariak uzten ditu. Horretarako gona gorri- gorri bat janzten du. Etxe bakoitzean haurrek utzitako hortz zaharrak jasotzean oso indartsu bihurtzen da. Bakarrik dagoenean kaniketan jolasten du jasotako hortz eta haginekin. Bilduma handia dauka. ENARA O. UDAZKENA Hostoak erortzen hasi dira, hotza dator, hazi egin naiz, irakasle berriak gelan. NAIA O |
|
| Gaia: | EUSKARA ETA KULTURA |
|---|---|
| Argitaratze data: | 2010-02-12 |
Iturriak: |
|
| Iturria: | Ez dago iturririk. |