|
YOLANDA ARRIETA IDAZLEAREN ESKUTIK Dagoeneko ezaguna da Yolanda Arrieta idazlea Samaniegoko ikasleentzat. Izan ere, hainbat urte daramatza 4. mailakoentzat ipuin tailerra bideratzen. Aurtengoa bukatu berri du...eta, aurrekoetan bezala, ikasleak oso gustura aritu dira. Hainbat informazio eta pista emanda, sormena ederki astindu dute eta oso testu politak idatzi dituzte. Bere hitzetan, horrela ikasten da idazten! gaurtik aurrera, ikasleek sortu dituzten testuak honako helbide honetan ikusgai egongo dira: www.nitikgura.com. Beraz, tarteka orrialde hau bisita dezakezue! |
|
| Gaia: | EUSKARA ETA KULTURA |
|---|---|
| Argitaratze data: | 2010-02-19 |
Iturriak: |
|
| Iturria: | Ez dago iturririk. |