Sartu zure txokora










Bisita ezazu gure bloga
Albistegia

BERNEDO

6. MAILAKO IKASLEAK BERNEDON EGON DIRA, INGELES HIZKUNTZAN MURGILDUTA
Hezkuntza Sailak ikasturte honetan eskaini dituen hizkuntz murgiltze barnetegietara joateko eskaera egin genuen gure ikastetxetik eta onartu ziguten! ( ez beste askori  bezala). Horren ondorioz urtarrilaren 25etik 29ra 6. mailako ikasleak Bernedon egon ziren, 3 irakaslek lagundurik.
Ailegatu zirenetik bueltako autobusa hartu arte, ingelesean murgildurik egon ziren eta ederki pasa zuten hango irakasleek prestatu zizkieten jolas, lehiaketa, karaoke eta abarretan.
 Esperientzia ahaztezina eta alde guztietatik positiboa, bai hizkuntzaren aldetik bai harremanen aldetik ere. Albizturko eta Lizartzako eskolakoak ere han ziren, datorren irailan Orixen topatuko dira! inondik ere, gu, esperientzia errepikatzeko prest. Ea datorren ikasturtean ere aukera ematen diguten...
Informazio gehiago,   www.kellscollege.camps.wordpress.com  blogean ikus dezakezue.
Gaia: EUSKARA ETA KULTURA
Argitaratze data: 2010-02-19

Iturriak:

Iturria: Ez dago iturririk.