|
Azken ikasturteotako ohiturari jarraituz, maiatzaren 29an Lizardiren oroitarrira irteera antolatu genuen elkarbizitza, ingurumen eta euskara batzordekook. Iaz ez bezala, eguraldia mundiala izan zen eta 90 bat lagun bildu ginen. Euskal Herri plazan bertan ikasleak taldeka banatu ziren eta ibilbidean zehar hainbat froga pasa zituzten: zaku karrerak, soka-tira (gurasoak ere animatu ziren!!), botilak urez bete, soka bati lotuta aldapatik jeitsi... ederki pasa genuen denok eta barreak eta algarak ez ziren falta. Bazkaria, merezita, bai horixe! A! eskerrik asko hemendik Xabier eta Teresari, halako joku politak prestatzeagatik. |
|
| Gaia: | Ingurumena |
|---|---|
| Argitaratze data: | 2011-06-06 |
Iturriak: |
|
| Iturria: | Ez dago iturririk. |