Euskal kantagintzak lotura estua dauka gure herriko kulturarekin eta, batez ere, bere transmisioarekin. Transmisio hori eman dadin, euskaraz bizitzeko helburua dugun guztiok zeregina badugu. Guk ere erronka horri aurre egin nahian, ikasturtean lantzen diren hainbat kanta tradizional, disko batean (CDa) grabatzea erabaki genuen. Horrela, irakasleok tresna egoki bat izango genuke gure ohitura zaharretako kantak era erosoan irakasteko.
Horrela sortu zen “Samaniego kantari, kanta zaharrak berritzeko asmoz” proiektua. 2003-04 ikasturtean grabatu genuen, ikasle eta irakasle talde baten laguntzaz eta 2004ko urrian plazaratu genuen gure lana. Handik hona, jada 1.000 aletik gora saldu ditugu eta gaur egun 2. edizioa kalean dugu, hasierako lanari beste bi kantu berri erantsi zaizkiolarik, “babarrunaren kanta” eta “Aupa Urdinak” (Tolosako futbol taldearen ereserkia).
Proiektu honek lortu nahi dituen helburuak hauexek dira:
- Gure kulturaren zatitxo baten transmisioa bermatu.
- Zenbait kantaren kasuan, ezagunak ez diren letrak irakatsi, kantatuak izan daitezen.
- Gure ikasleen hizkuntza eta hiztegia aberastu, letra horietan dauden zenbait esamolde eta hiztegiaz baliatuz.
- Euskararen erabilerari bultzada dibertigarria eman.
- Mahai baten inguruan kantatzeko hain zale den herri honi aportazio xume bat egitea.
Bertan honako kanta hauek aurkituko dituzue:
- Gabon kantak (9 kanta).
- San Sebastian martxa.
- Santa Ageda bezperako koplak (2 kanta).
- Kaldereroak (2 kanta).
- Iñauteriak (6 kanta).
- San Juan zortzikoa.
- Babarrunaren kanta eta Tolosa futbol taldeko ereserkia (2 kanta berri erantsi zaizkionak 2. edizioan).
CDak denera 23 kanta ditu eta bertan liburuxka bat dago letrekin. 1. edizioaren kasuan beste CD batekin osatzen zen. Bigarren CD honek, musika baino ez du grabatuta, karaoke moduan erabili ahal izateko.
Salneurria 7€koa da. Interesaturik bazeundete, gustu handiz iritsi araziko genizueke gure lana. Horretarako harremanetan jar zaitezte gurekin telefonoz (943 651063), faxez (943 652943) edota e-mailez (
) eta orduan emango zaizue zehaztasun gehiago.
Tolosako babarruna kanta.
Tolosako babarruna kantaren letra.