Hementxe gaude berriz ere, ikasturte berriari ilusioz ekiteko prest.
Oraingo hau berrikuntzez beterik datorkigu:
- Azkenean Haur Hezkuntzako eskola martxan dugu. 7 urte pasa dira jadanik bere beharra aldarrikatzen hasi ginenetik... baina, tira, emaitza ikusita, suposatu digun lanak merezi izan duelakoan gaude. Bi parke jarri berri dira eta laster plaka fotoboltaikoak, termikoak eta aerogeneradorea ere izango ditugu.
- LMHko eskolako gelak berrantolatu dira, eta udan lan asko egin da: argi guztiak aldatu, komunak berritu, frontoiaren alde bat itxi, margotu...
- Santa Luzia auzoko urbanizazio lanak aurrera doaz. Ikasturtea hasterako dena bukatuta egongo zela amesten bagenuen ere, gauzak atzeratu dira eta honek arazoak ekarri dizkigu. Laster, emaitza borobila eta denon gustukoa izatea espero dugu.
Gurasook gure artean gustura sentitzea nahi dugu: bai lehendik gure komunitateko partaide zaretenok eta baita sartu berriak ere. Horretarako, eskola eta familiaren arteko zubiak sendotu behar ditugula iruditzen zaigu: zuek, ahal duzuen neurrian parte hartuz (liburuxka honetan dauzkazue zuen partaidetza eskertuko luketen batzordeak); guk, berriz, behar duzuen informazioa eskainiz.
Eskuartean duzuen gidan oraingoz behar duzuen guztia dago, gorde ezazue. Bileretan gainerako guztia emango zaizue.
Hezkuntza gida.