Sartu zure txokora










Bisita ezazu gure bloga
Ongietorri
Samaniego Bloga

Zerbitzu honen bidez zure eskura jarri nahi dugu eskolari buruzko informazioa: ezaugarriak, antolamendua, proiektuak eta ekintzak... Atalez atal antolatua, hezkuntza komunitateko partaide guztiontzat benetan baliagarria izatea nahi genuke; praktikoa eta behar den bezala gaurkotua, eskolari buruz dugun ezaupidea hobetzea du helburu. Era berean, zure ekarpenak egiteko bidea erraztu nahi dugu.

Baina gure lana ez da hemen agertzen denera mugatzen; ezinezkoa izango litzateke Samaniegoko jarduera guztiak hitzen eta irudien bidez horrela irudikatzea.

Horregatik, hona gure proposamena: webgune honi noizbehinka bisitatxo bat egitera animatu, baina ez ahaztu zure betiko partaidetzarekin ere kontatzen dugula: bileretan, batzordeetan, eskolako jaialdian, literatur astean, krosean eta mendi irteeretan... orain arte bezala.

Gure artean berria bazara, berriz, hemen agertzen dena gu ezagutzeko baliagarria izatea espero dugu.

Ongi etorria Samaniego Ikastetxeko webgunera!
Ikasleen gunea Irakasleen guneaGurasoen gunea

Berriak
Kalendarioa 2011-06-06 | Ingurumena
Menua LIZARDIREN OROITARRIRA IRTEERA

         Azken ikasturteotako ohiturari jarraituz, maiatzaren 29an Lizardiren oroitarrira irteera antolatu genuen elkarbizitza, ingurumen eta euskara batzordekook. Iaz ez bezala, eguraldia mundiala izan zen eta 90 bat lagun bildu ginen. Euskal Herri plazan bertan ikasleak taldeka banatu ziren eta ibilbidean zehar hainbat froga pasa zituzten: zaku karrerak, soka-tira (gurasoak ere animatu ziren!!), botilak urez bete, soka bati lotuta aldapatik jeitsi... ederki pasa genuen denok eta barreak eta algarak ez ziren falta. Bazkaria, merezita, bai horixe! A! eskerrik asko hemendik Xabier eta Teresari, halako joku politak prestatzeagatik.


PuntoPuntoPunto
Kalendarioa 2011-06-02 | Irakaskuntza
Menua IKASTURTE AMAIERAKO FESTA SAMANIEGON

Datorren larunbatean ikasturte amaierako festa ospatuko dugu. Egunari hasiera emateko ikasleen emanaldiak izango dira 12:00etan eta ondoren jolasak, bazkaria eta giroa alaitzeko Bonberoeneako txaranga izango dugu bertan. Festa bukatu ondoren txarangarekin kalejiran joango gara Plaza Berriraino.


Albiste gehiago

- 2011-05-05 HITZALDIA:TELEBISTA IKUSTEKO AHOLKUAK.
- 2011-03-25 HITZALDIA: INTERNETAREN ERABILERA ETA ARRISKUAK.
- 2011-03-02 HITZALDIA: DOLUA ETA GALERAK.
- 2011-01-02 TOLOSAKO XIII. ELKARTASUN KROSA- SAN SILVESTRE 2010 (INFANTILAK ETA HELDUAK ...
- 2011-01-02 TOLOSAKO XIII. ELKARTASUN KROSA- SAN SILVESTRE 2010 (BENJAMINAK ETA ALEBINA ...